Urratsbat dinamizatzaileak Varsovian, ekintzailetza sustatzeko bide berriak ezagutzen

Euskadiko Lanbide Heziketako Urratsbat dinamizatzaileak, Tknikako Ekinguneren bidez Varsovian izan dira bertan ekintzailetasuna nola lantzen duten ezagutzen. Bertako ikastetxeen eta unibertsitateetako eskaintza bertatik bertara ezagutzteko aukera izan dute eta baita gure hezkuntza eredua partekatzeko ere. Horretaz gain, alor desberdinetako enpresak bisitatu dituzte,, etorkizunerako lankidetzarako ateak irekiz.

Read More

Miguel Altunako talentua EuskoSkills 2025ean: Hiru espezialitatetan podiumean

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak EuskoSkills 2025 txapelketa antolatu du maiatzaren 13tik 15era bitartean, Ficoban (Irun). EuskoSkills Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleen arteko lehiaketa da, eta bere xede nagusia ikasleen gaitasunak eta talentua agerian jartzea da, lanbide-espezialitate ezberdinetan. Txapelketan parte hartzen duten ikasleek euren ezagutzak, trebetasun teknikoak eta lan-ingurune errealetan moldatzeko gaitasuna erakutsi dituzte aurtengo edizioan…

Read More

UNRWAko ordezkarien bisita jaso dugu

Atzo, maiatzak 12, Miguel Altuna LHIIn UNRWAren ordezkaritza baten bisita jaso genuen, Jordanian bizi den Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziarena. Jardunaldian zehar, Euskadiko hezkuntza eredua gertutik ezagutzeko eta gure zentroa bisitatzeko aukera izan zuten. UNRWAk Ekialde Hurbileko eskola-sistema zabalenetako bat kudeatzen du; eskualdean 706 eskola daude, eta egunero milioi erdi haur errefuxiatu artatzen dituzte. Duela…

Read More

Atzo ateak zabalik jardunaldia izan genuen Miguel Altunan

Atzo, maiatzak 8, ateak zabalik jardunaldia ospatu genuen Miguel Altuna Lanbide Heziketan. Bertaratu zirenek aukera izan zuten gure Lanbide Heziketako eredua, ikasleak lan mundurako prestatzeko erabiltzen ditugun ekipamenduak bertatik bertara ikusteko eta nola ez, Miguel Altunan eskaintzen ditugun graduak, hau da erdi eta goi-mailako zikloak eta baita ditugun espezializazio berritzaileak ezagutzeko ere. Gogorarazten dizuegu aurrematrikulazio…

Read More

“Datorren Gazteria” jardunaldian parte hartu dugu: Lanbide Heziketa eta honek euskal talentu gaztearen etorkizunean duen funtsezko eginkizuna hizpide.

Atzo, apirilak 29, Noticias de Gipuzkoa-k antolatutako eta Eibarren ospatu zen “Datorren Gazteria” jardunaldian parte hartu zuen Miguel Altuna Lanbide Heziketako enpresa harremanen arduradun den Gorka Lazkanok. Gorka Lazkanoren hitzetan, “asmatu egin dugu pertsonen kudeaketan eta talentuaren industriak duen beharra transmititzen. Jendeak etorkizuna duten irteerak ikusten ditu LHn” Ekitaldian bi mahai-inguru nagusi izan ziren eta Miguel Altunak “LH eta enpresak: Talentua eta Aukerak konektatuz” izenekoan parte hartu zuen, Danobat eta Mondragon Unibertsitatea…

Read More

Lanbide Heziketako Nazioarteko Topaketan parte hartu dugu

Aste honetan, Hezkuntza Sailak antolatutako Lanbide Heziketako Nazioarteko Topaketan parte hartze aktiboa izan dugu. Topaketaren programak esperientzia arrakastatsuak partekatzeko eta sinergia berriak sortzeko diseinatutako jarduerak bildu ditu eta horrenbestez, Euskadiko Lanbide Heziketa eredua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute; Adibidez, Ganteko (Belgika) HO Gente Unibertsitateko ordezkeritzak Miguel Altuna erabiltzen ditugun espazio, metodologia eta LCAMP, ikaslean…

Read More

Miguel Altunako 2.en Kulturen Arteko Festa ospatu dugu

Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroak kultur aniztasunari eskainitako festa polita ospatu zuen pasa den ostiralean, apirilaren 4an. Bertan Bolivia, Colombia, Honduras, Venezuela, Peru, Marruecos, Argelia eta Dominikar Errepublikako jatorria duten ikasleek ekitaldi  hau antolatu zuten, herrialde bakoitzeko janari tipikoen bidez, komunitatean dauden kultura ezberdinen aberastasuna nabarmentzeko aurtengoan ere. Festa hau, Miguel Altunako ikasle, langile…

Read More

Miguel Altuna nazioarteko prestakuntza baten egoitza izan da Erasmus+ BIP programaren baitan

Miguel Altuna zentroa Blended Intensive Programme (BIP) programaren eszenatokietako bat izan da, Erasmus+ programaren barruan kokatutako ekimena, zeinaren helburua parte-hartzaile europarrak Learning Factory kontzeptuan trebatzea den, Fabrikazio Aurreratuaren sektorean aplikatuta. LCAMP proiektuan oinarritutako ikastaro honek saio birtualak eta aurrez aurrekoak uztartu ditu, martxoaren 25etik apirilaren 4ra bitartean. Industria 4.0 ardatz hartuta, parte-hartzaileek punta-puntako tresnak, teknikak…

Read More

Etorkizuneko joerak gaurko jardunaldian: LHko Zaintza Nodoen emaitzak aurkeztu dira

Gaur, apirilak 4, Lanbide Heziketako Zaintza Nodoek kurtsoan zehar egindako zaintzaren emaitzak partekatu dituzte jardunaldi batean.  Jardunaldiari hasiera Inge Gorostiagak eman dio, Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendariak. Ondoren, zortzi Nodo desberdinetako ordezkariek beren lanaren emaitzak aurkeztu dituzte: Robotika Autonomoa, Energia, Fabrikazio Aurreratua, Biozientziak, Fabrika Digitala eta Konektatua, Osasuna, Teknologia Kuantikoak eta Sormen Industriak. Miguel…

Read More

Miguel Altuna 11. FP Kongresuan, Lanbide Heziketako Lege Berriari buruz

Miguel Altuna Lanbide Heziketako ordezkaritza apirilaren 3 eta 4an Cartagenan ospatu den eta FPEmpresak eta CaixaBank Dualizak antolatutako 11. FP Kongresuan izan da. Bertan, milatik gora irakasle eta adituk parte hartuko dute, Lanbide Heziketako Lege Berriaren aplikazioari buruzko esperientziak partekatzeko. Kongresuan, besteak beste, LH DUALaren garapena eta digitalizazioa jorratuko dira, baita FPEmpresa Sarien banaketa ere.…

Read More