RERE (Renewable Energy Renewable Earth) proiektuko partaideak bildu gara

Maiatzaren 26tik 29ra bitartean, RERE (Renewable Energy Renewable Earth) proiektuko kolaboratzaileak Bergaran bildu dira, proiektuaren garapenarekin jarraitzeko. Oraingoan, plaka fotovoltaikoei buruz diseinatzen ari diren simulagailuaren probako jardunaldiak egin dira, eta sortutako hainbat eszenatoki probatu dituzte. Hurrengo urratsak izango dira simulagailua hobetzea proben emaitzetan oinarrituta eta energia eolikoaren atala garatzen jarraitzea. Bisitan zehar, parte hartzen duten…

Read More

Miguel Altunako 3 irakasle InnovaProfes kongresuan izan dira

Miguel Altuna LHIIko 3 irakaslek parte hartu dute maiatzaren 22an eta 23an Malagan ospatu den InnovaProfes kongresuan. CaixaBank Dualiza eta FPInnovación erakundeek antolatuta, estatuko 85 Lanbide Heziketako ikastetxetako 160 irakasle baino gehiago bildu ditu topaketa honek, hezkuntza hobetzeko eta eguneroko jardunean lagungarri izango diren tresna berriak partekatzeko helburuarekin. Fabrikazio Automatikzatuko Bikaintasun sareko beste ikastetxekoekin batera,…

Read More

Urratsbat dinamizatzaileak Varsovian, ekintzailetza sustatzeko bide berriak ezagutzen

Euskadiko Lanbide Heziketako Urratsbat dinamizatzaileak, Tknikako Ekinguneren bidez Varsovian izan dira bertan ekintzailetasuna nola lantzen duten ezagutzen. Bertako ikastetxeen eta unibertsitateetako eskaintza bertatik bertara ezagutzteko aukera izan dute eta baita gure hezkuntza eredua partekatzeko ere. Horretaz gain, alor desberdinetako enpresak bisitatu dituzte,, etorkizunerako lankidetzarako ateak irekiz.

Read More

Arrakastatsua izan da FEXek antolatutako “Hotzeko estanpazioan eta metal gogorraren fabrikazioan dauden joerak” jardunaldia Miguel Altunan

Gaur, maiatzak 15, ospatu da Miguel Altuna LHII-n “Estanpazio Hotzean eta Metal Gogorrean dauden Joerak” izeneko jardunaldi teknikoa, FEX (Fastening Excellence Center) plataformak antolatuta. Bertan, sektoreko hainbat profesional eta industria-arloko enpresetako ordezkariak bildu dira. Jardunaldian zehar, estanpazio hotzaren inguruko azken teknologiak, metal gogorraren aplikazioak eta gaur egungo erronkak izan dira hizpide. Bilerak ezagutza trukerako eta…

Read More

“Renewable Energy, Renewable Earth” proiektuan aurrera goaz

Aurrera jarraitzen dugu RERE proiektuarekin (Renewable Energy, Renewable Earth). Aurreikusitako moduan, maiatzaren 8an, ostegunez, bilera birtuala egin da aurkeztutako eszenatoki ezberdinen egoera egiaztatzeko eta hurrengo aurrez aurreko bilera planifikatzeko. Bilera hau Miguel Altunak hartuko du bere instalazioetan. Formazio honen helburua eguzki-plaken simulagailuari eta LMS (Learn Management System) plataformari buruzko trebakuntza eskaintzea izango da. Hasiera batean…

Read More

Lanbide Heziketako Nazioarteko Topaketan parte hartu dugu

Aste honetan, Hezkuntza Sailak antolatutako Lanbide Heziketako Nazioarteko Topaketan parte hartze aktiboa izan dugu. Topaketaren programak esperientzia arrakastatsuak partekatzeko eta sinergia berriak sortzeko diseinatutako jarduerak bildu ditu eta horrenbestez, Euskadiko Lanbide Heziketa eredua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute; Adibidez, Ganteko (Belgika) HO Gente Unibertsitateko ordezkeritzak Miguel Altuna erabiltzen ditugun espazio, metodologia eta LCAMP, ikaslean…

Read More

Miguel Altuna Lanbide Heziketan ZIKLO BERRIA: Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikaria

Miguel Altuna Lanbide Heziketak bere eskaintza akademikoa zabalduko du 2025-2026 ikasturtean Erdi Mailako Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikaria ziklo berriarekin. Sektore teknologikoak gero eta eskari handiagoa du informatika-arloan prestatutako profesionalen beharra, eta ziklo honek horri erantzuten dio. Ikasleek ordenagailuen muntaketa eta konponketa, sistema eragileen instalazioa eta konfigurazioa, sare lokalak eta segurtasun informatikoa bezalako gaiak landuko dituzte,…

Read More

Lanbide Heziketa DUALerako aukerak eta enpresetan baloratzen dituzten gaitasunak

Egun eta aste hauetan zehar, enpresetako arduradun desberdinek beraien enpresetako funtzionamendua, Lanbide Heziketako ikasleei eskaintzen dizkieten DUALerako aukerak eta beraien eguneroko jardunerako garrantzitsuak diren baloreei buruzko informazio saioak izango ditugu Miguel Altuna LHIIn. Gaurkoan, Fagor Ederlaneko Giza Baliabideetako Izaro Amasorrain izan dugu. Hauek  izan diran azpimarratu dituzten gaitasun eta balore batzuk: Gaitasun pertsonal eta profesionalak…

Read More

“Renewable Energy Renewable Earth” proiektuaren nazioarteko bilera Danimarkan

RERE proiektuan aurrera jarraitzen dugu eta horregatik elkartu ziren beste behin partaide guztiak, kasu honetan Danimarkako Odensen duela egun batzuk. Aurreikusitako agendaren arabera, bazkideen eszenatoki guztiak berrikusi ziren, falta ziren zatiak identifikatuz eta 3D disenuak eta programazio plana aurkeztuz. Parte hartzen duten kide ezberdinen arteko lankidetza ezinbestekoa da, beraz, ildo horretatik jarraituko da lanean eta…

Read More

Miguel Altunak CLF 2025ean parte hartuko du artikulu bat aurkeztuz

Miguel Altunak, LCAMP Proiektuan parte hartzeari esker, 2025eko martxoaren 25etik 28ra Stellenbosch-en (Hegoafrika) ospatuko den15th Conference on Learning Factories (CLF 2025) konferentzian  parte hartuko du. Ekitaldian zehar, LCAMP Proiektuak WP6ri lotutako bi artikulu aurkeztuko ditu, Miguel Altunak gidatuta eta “Collaborative Learning Factory for Industry 4.0 Technologies Absorption” izenburupean. Artikulu horietako bat Miguel Altunak aurkeztuko du.…

Read More