Berrikuntza
Miguel Altunako ikasleek Ikasenpresa topaketan parte hartu dute
Urriaren 14an, Miguel Altunako ikasleek Ikasenpresa Lanbide Heziketako ikasleen topaketan parte hartu zuten, Arabako Parke Teknologikoan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Tknikak sustatutako ekitaldiak Arabako LHko ikastetxeetako ehunka ikasle ekintzaile bildu zituen, esperientziak partekatzeko, ideiak trukatzeko eta ekintzailetza-gaitasunak lantzeko. Jardunaldian zehar, ikasleek tailer praktikoetan eta hainbat dinamikan parte hartzeko aukera izan zuten, talde-lana, berrikuntza eta…
Read MoreMiguel Altunak Ekonomia Zirkularreko Prestakuntza Programaren bi saio hartu ditu
Miguel Altuna Lanbide Heziketak AFM Greenek eta IHOBEk antolatutako 2026-2027ko Ekonomia Zirkularreko Prestakuntza Programaren bi saio hartu ditu urriaren 5ean eta 7an. Saioetan, Ingurumen-eskakizunen ekosistema berria eta Ingurumen-datu gakoak eta sistematizazioa landu dira, enpresei jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren arloan aurrera egiteko ezagutza praktikoak eskaintzeko. Programak hiru modulu eta zortzi saio presentzial eta doako biltzen ditu,…
Read MoreNazioarteko lankidetza-ekimen berria lantzen
Miguel Altunako bi irakasle Amsterdamen izan dira, etorkizunean garatu nahi den KA2 nazioarteko lankidetza-ekimena lantzeko. Topaketan, Alemania, Danimarka, Herbehereak, Suedia eta Estatu Batuetako hainbat erakundetako ordezkariekin bildu dira, proiektuaren oinarriak eta etorkizuneko lankidetza-aukerak aztertzeko. Esperientzia honek nazioarteko sareak indartzeko eta hezkuntza-arloan proiektu berriak elkarrekin garatzeko aukera ematen du. Miguel Altunak Europako eta nazioarteko lankidetzaren aldeko…
Read MoreMiguel Altunak ICFGren 59. Plenary Meetingean parte hartu du
Miguel Altunak ICFGren (International Cold Forging Group) 59. Plenary Meetingean parte hartu du, irailaren 20tik 24ra Darmstadten (Alemania) ospatutako nazioarteko topaketan. ICFGko bazkide gisa, Miguel Altuna konformazio hotzaren inguruko nazioarteko topaketa honetan izan da. Gainera, Miguel Altunako bi irakaslek parte hartu dute topaketan. Horien artean, Unai Ziarsolok, Miguel Altunako irakasleak, “Innovative Training Programmes in Cold…
Read MoreEkonomia zirkularrari buruzko prestakuntza-saioak Miguel Altunan
AFM Green eta IHOBEk antolatutako 2026-2027ko Ekonomia Zirkularreko Prestakuntza Programaren barruan, hainbat prestakuntza-saio egingo dira datozen hilabeteetan. Ekimenak enpresei ekonomia zirkularraren inguruko ezagutzak eta tresnak eskaintzea du helburu. Miguel Altuna Lanbide Heziketan bi saio egingo dira: Prestakuntza-saio guztiak presentzialak dira eta doakoak, nahiz eta plaza kopurua mugatua den. Parte-hartzaileek interesatzen zaizkien saioak banaka aukeratu edo…
Read MoreLF4VET: Industry 5.0ri buruzko aurkezpena Grazeko foroan
Miguel Altunako irakasle eta LCAMPeko kide Unai Ziarsolok Industry 5.0 eta Learning Factories 5.0 gaiak aurkeztu zituen irailaren 9an, Graz-en (Austria), Forum on Vocational Excellence 2026 ekitaldian. FH Joanneumeko ordezkariekin batera, Lanbide Heziketa Goi Mailan Industry 5.0ren ezarpena aztertu zuten, pertsonak erdigunean jarriz, jasangarritasuna eta erresilientzia oinarri hartuta. Saioan, Industry 5.0ren hiru ardatz nagusiak landu…
Read MoreDigitalizazioa, gertutik eta ikuspegi praktikotik
Atzo, Miguel Altunako instalazioetan, Garapen Agentzien bilera izan genuen, Debagoieneko Mankomunitatearekin eta DEBEGESA Debabarreneko Garapen Agentziarekin elkarlanean antolatuta, besteak beste. Jardunaldiaren helburua industria digitalizatu baten errealitatea gertutik ezagutzea eta enpresetan digitalizazioak duen eragin praktikoa partekatzea izan zen. Bisitariek lantegi adimentsu, paperik gabeko eta interkonektatu baten funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Era berean, datuetan…
Read MoreBuilding Bridges, Boosting Skills: EU Students United in 3D Printing
Miguel Altuna LHIIko lau ikaslek Amsterdamen ospatutako Building Bridges, Boosting Skills: EU Students United in 3D Printing proiektuaren azken fasean parte hartu dute, Santurtziko eta Kroaziako ikasleekin batera. Nova College Beverwijk eta Nova College Techport-en egindako lan saioetan, Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH) oinarritutako diseinuak sortu eta 3D inprimatu dituzte. Amaieran, parte-hartzaile guztiek elkarlanean muntatu dute…
Read More“Renewable Energy, Renewable Earth”proiektuaren azken txanpa Portugalen
Miguel Altuna Lanbide Heziketa azken egunotan Portugalen izan da, Matosinhosen, RERE (Renewable Energy, Renewable Earth) nazioarteko proiektuaren amaierako jardueretan parte hartzen. Proiektua amaitzear dagoela eta, bazkideak elkartu dira Learning, Teaching and Training Activity (LTT) saioetan, ikasleekin azken pilotajeak egiteko. Lankidetza honen emaitza nagusietako bat energia berriztagarrien simulagailua izango da. Tresnaren azken bertsioa laster egongo da…
Read MoreKanadako ikasketa – bisita: Fabrikazio Aurreratua, berrikuntza eta lankidetza
Egunotan, Miguel Altuna LHIIko irakasle bat Kanadara ikasketa-bisita egiten ari da, Fabrikazio Aurreratuaren, ikerketa aplikatuaren eta hezkuntza-berrikuntzaren arloko erreferenteak ezagutzeko. Bisitaren lehen geldialdia Niagara College izan zen. Bertan, WAMIC zentroaren jarduera eta SONAMI sarearen lana ezagutzeko aukera izan zuen, hezkuntza, ikerketa aplikatua eta industria uztartzeko duten gaitasuna azpimarratuz. Ondoren, Humber Polytechnic eta Humber Research &…
Read More