DMG MORI NLX 2500 2nd Generation Miguel Altunan aurkeztu da

Abenduaren 3 eta 4an, Miguel Altuna LHIIk DMG MORIren NLX 2500 2nd Generation tornu berritzailearen aurkezpen berezia hartu dugu. Aukera paregabea izan da DMG MORIren bestseller ezagunenaren azken belaunaldia bertatik bertara ezagutzeko. Ekitaldian Fabrikazio Mekanikoko ikasleek ez ezik, makina-erremintaren sektoreko 60 enpresak eta ia 80 profesionalek ere parte hartu dute. Parte-hartzaileek makina berriak eskaintzen dituen…

Read More

Ibon Oregiren “Aparretan bizi” hitzaldia Miguel Altunan

Atzo Euskararen Eguna ospatu genuen Miguel Altuna LHIn, eta eguna jarduera bereziez beteta etorri zen. Zentroan giro parte-hartzailea izan zen, euskararen erabilera, balioa eta bizitasuna ikasle eta langileen artean sustatzeko helburuarekin. Egitarauaren baitan, Ibon Oregiren “Aparretan bizi” hitzaldia izan genuen. Bere bizipen pertsonaletatik abiatuta, jarrera positiboaren garrantziaz hitz egin zuen, bizitzako erronkei modu eraikitzailean aurre…

Read More

Administrazio eta Finantzetako ikasleak XV Meeting Point País Vasco-n – Garbi SLS enpresa simulatuarekin

2025eko abenduaren 2an, BEC – Bilbao Exhibition Centre-ek hartu zuen XV Meeting Point País Vasco, SEFED sareko enpresa-simulazioaren ekitaldi nagusietako bat. Jardunaldian parte hartu zuten Euskadiko hainbat Lanbide Heziketa zentrok eta ehunka ikaslek, benetako lan-egoerak errepikatzen dituen simulazio-ingurune batean murgilduta. Aurten ere, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Administrazio eta Finantzak zikloko ikasleak ere bertan izan dira,…

Read More

Urratsbat-eko MAE berria eta MAE aurreratua formazioa saioak

Atzo urriak 30, Urratsbat programako dinamizatzaileen formazio saioak izan genituen Miguel Altunan. ELM programa prestakuntza bat da, zenbait eduki lantzen dituena Urratsbat programa garatzeko. Dinamizatzaileari zuzenduta dago, bere lana modu egokian garatzeko behar diren gaitasunak eskuratzeko. 10 urtetik gora metatutako esperientziatik abiatzen den diseinuari erantzuten dio, eta baita pertsona ekintzaileari laguntzeaz arduratutako irakasleen gaitasunak garatzeko…

Read More

Horizon Bridges5.0 proiektuko workshopean parte hartu dugu Patrasen (Grezia)

2025eko urriaren 23an, Miguel Altuna Lanbide Heziketako bi irakaslek Horizon Bridges5.0 proiektuko workshop batean hartu zuten parte Patrasen (Grezia). “Learning and Teaching Factories for Industry 5.0” izenburupean, tailer honetan Europako hainbat herrialdetako ordezkariek hausnartu zuten teaching eta learning factoriek ikasle eta langileen gaitasunak Industria 5.0-aren eskakizunetara egokitzeko izan dezaketen rolaz. Ekitaldian, Miguel Altuna LHII eta…

Read More

Saiakuntza suntsitzaileen inguruko workshop-a Miguel Altunan

Azaroaren 12an, Miguel Altuna Lanbide Heziketan Saiakuntza Suntsitzaileen Workshop-a egingo da, Izasa Scientific enpresarekin lankidetzan. Jardunaldi honetan, parte-hartzaileek aukera izango dute metalografia, mikroskopia, saiakuntza mekanikoak, gogortasuna eta zehaztasun metrologia bezalako teknika aurreratuak ezagutzeko eta praktikan jartzeko. Helburua da industria-sektorean gero eta garrantzitsuagoak diren kalitate- eta azterketa-prozesuak gertutik ezagutzea, adituen gidaritzapean. Gainera, saioan zehar hainbat sorpresa…

Read More

VETBridge2025 topaketan parte hartzen gaude, Txekian

Egunotan Txekiako Ostrawan ospatzen ari den VETBridge2025 topaketan gaude. Ekimen honetan, Tknikarekin eta Euskadiko Lanbide Heziketako beste ikastetxeekin batera ari gara parte hartzen Euskadiko Lanbide Heziketako ordezkaritza gisa, enpresen eta heziketaren arteko elkarlan sendotzeko helburuarekin.

Read More

Miguel Altuna LHII, berdintasunaren alde Kudeaketa Aurreratuan

Atzo, Emakunde eta Euskalitek antolatutako “Berdintasuna Kudeaketa Aurreratuan: tresnak eta esperientziak (IX)” jardunaldia ospatu zen, Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen baitan. Beste erakunde batzuekin batera, Irati Valencia Miguel Altunako irakasleak, Miguel Altuna Lanbide Heziketako esperientzia aurkeztu zuen: “Begirada kontziente bat, emakumeentzat erakargarria izango den espazio bat eraikitzeko, industria eta STEAM arloetan, lanbide heziketa publikoan.” Ekimen honen…

Read More

Datu-kudeaketan formakuntza eta elkarlanaren alde

Miguel Altunako datu-kudeaketaren arduradunek formakuntza eta lankidetza-sareen aldeko apustua egiten jarraitzen dute. Horren adibide, Bartzelonan egin den Power BI Days + Fabric 2025: The Last Dance ekitaldian izan dira. Topaketa honetan, datuen analisi eta kudeaketaren arloko azken joerak eta esperientziak partekatuko dituzte, formakuntzaren eta elkarlanaren aldeko konpromisoa berrituz.

Read More

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldiak ospatuko dira datozen asteetan

Zientzia eta teknologia kuantikoa ardatz, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldiak ospatuko dira datozen asteetan Bergaran. Urriaren 29tik azaroaren 19ra, erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak edota mahai inguruak eskainiko dira adin guztietarako. Bergarako Udalak, elkarlanean aritu diren eragileekin batera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldien aurtengo egitaraua aurkeztu du Laboratorium Museoan. Bertan, Bergarak historian zehar zientziarekin eta…

Read More