Ikasketa koordinatzaileen topaketa

Urriaren 14an, iTlent-ek kudeatu eta antolatzen duen Ikaskuntza Koordinatzaile topaketa izan genuen Miguel Altunan.  Bertan, ETHAZI ereduan aurrera egiteko ikasturte honetako lan-hildoak aurkeztu ziren, gaitasunak, balioak, STEAM, ekintzailetza, orientazioa, HLH eta ziklo sareak, besteak beste.

Read More

Ekinola ekintzailetza jardunaldiak ospatu ziren Miguel Altunan

Pasa den irailaren 25ean, Ekinola ekintzailetza jardunaldiak burutu ziren Miguel Altunan non ikasleek goizean goizetik gaur egungo erronkak landu eta euren proiektuak aurkezteko aukera izan zuten. Jardunaldian, Kontzientziazio Azokaren ideia aurkeztu zuen taldea izan zen irabazlea, 1.000 euroko saria jasoz. Era berean, Mujika burdindegia omendu zuten, 112 urteko ibilbideagatik eta azken urteetan egindako egokitze lanengatik;…

Read More

ICFG 2025 Plenary Meetinga ospatzen ari da egun hauetan Frantziako Valenciennes hirian

Miguel Altuna LHko bi irakasle, U. Ziarsolo eta M. Atxega hain zuzen, Valencienns-en daude Irailaren 14tik 17ra bitartean, bertan ospatzen ari den ICFG-2025ko (International Cold Forging Group) kongresuan parte hartuz.  Plenary Meetinga burutzeak bultzatuta urtero antolatu ohi den Kongresu hau Universite Polytechnique Hauts de Francek antolatu du edizio hau, eta Precission Cold Forging munduko eragile…

Read More

Gaztetxoak teknologiaren munduan murgilduta, Kanpus Teknologikoan

Ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean, Miguel Altuna LHII-n Kanpus Teknologikoa ospatu dugu, Laboratorium Museoarekin lankidetzan. Bertan, herriko LH5 eta DBH3 arteko gaztetxoek aukera izan dute STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) alorrari lotutako jarduera dibertigarri eta hezigarriak esperimentatzeko. Tailer praktikoen, erronka teknologikoen eta taldeko dinamiken bidez, parte-hartzaileek sormena, jakin-mina eta talde-lana lantzeko aukera izan…

Read More

“Bibrazioen analisia” jardunaldi teknikoan parte hartu dugu

Ekainaren 25ean,  IDEKO Centro Tecnológicorekin lankidetzan jardunaldi bat egin genuen, LHko irakasleei zuzendua, etorkizuneko profesionalak makinen diagnostikorako datuak eskuratzeko tresnen erabileran prestatzeko.   ikDAS ekipoa bibrazioak analizatzeko tresna gisa erakusten zen, muntatzaile mekatroniko orok bere kitean eraman dezakeen ekipamendu eramangarri gisa, retrofyt eta konponketei, martxan jartzeei edo bibrazioen inguruko troubleshooting-ari aurre egiten dionean.   Jardunaldia…

Read More

“Fabrikazioaren bikaintasunerako gakoak” jardunaldi teknikoa

KISTLER, IDEKO, ZOLLER IBÉRICA eta SANDVIK enpresekin lankidetzan Miguel Altuna Lanbide Heziketan jardunaldi teknologikoa izan genuen ekainaren 19an,  enpresa hauek eskaintzen dituzten proposamen teknologikoen berri emateko. Ekitaldi hau enpresetako interes talde desberdinei zuzendua izan zen. Hala, foro presentzial bat zabaldu zen, teknologiaren abantailei eta etorkizuneko profesionalen prestakuntza-beharrei buruz eztabaidatzeko. Workshop praktiko batzuen bitartez dinamizatu zen…

Read More

BRIDGES 5.0 Nazioarteko Konferentzian parte hartu du Miguel Altunak

Europako industriak eraldaketa digitalaren bidea hartu du. Industria 4.0 kontzeptua, hasiera batean, produktibitateak eta gogoeta teknologikoek bultzatua izan bada ere, azken hamar urteek argi erakutsi dute ikuspegi zabalagoak behar direla eraldaketa digitalak benetan funtziona dezan. Industria 5.0k langileak, ingurumena eta erresilientzia gehitzen dizkio ekuazioari. Etorkizun alternatibo bat proposatzen du, non enpresek onartzen duten gizarte oparo…

Read More

“eMAkumeak protagonista” jardunaldia: ZTIM arloko emakume ikasle eta irakasleen lana aitortuz

Miguel Altuna Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratuan “eMAkumeak protagonista” izeneko jardunaldia ospatu dugu ekainaren 4an, azken urteotan industriaren alorrean genero-oreka bultzatzeko egindako lana balioan jartzeko eta bide horretan protagonistak diren emakumeei eskerrak eta aitortza publiko bat egiteko asmoz. 2015etik hona, emakumeak industria arlora gerturatzeko hainbat ekimen jarri ditugu martxan gure ikastetxean. Urtez urte, lan horrek fruituak…

Read More

Miguel Altunako 3 irakasle InnovaProfes kongresuan izan dira

Miguel Altuna LHIIko 3 irakaslek parte hartu dute maiatzaren 22an eta 23an Malagan ospatu den InnovaProfes kongresuan. CaixaBank Dualiza eta FPInnovación erakundeek antolatuta, estatuko 85 Lanbide Heziketako ikastetxetako 160 irakasle baino gehiago bildu ditu topaketa honek, hezkuntza hobetzeko eta eguneroko jardunean lagungarri izango diren tresna berriak partekatzeko helburuarekin. Fabrikazio Automatikzatuko Bikaintasun sareko beste ikastetxekoekin batera,…

Read More

Fabrikazio Adimenduna eta Big Data & AAko ikasleen proiektu aurkezpenak Miguel Altunan

Atzo, maiatzak 20, Miguel Altunako Fabrikazio Adimenduna eta Adimen Artifiziala & Big Data espezializazioetako ikasleek enpresetan garatutako proiektuak aurkezteko jardunaldia izan zuten. Ekitaldian aurkeztu ziren 13 proiektuak,  ondorengo enpresetan garatu dira:  Zerbimek, Lacor, Ibili, ULMA Packaging, TTT, Oregi Mekanizatuak, Espytes, Belmek, Tecnosystem, Fagor Automation eta Gureak. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle, irakasle eta enpresa…

Read More