Miguel Altunak bat egin du Erasmus Days egitasmoarekin

Aste honetan, Miguel Altunak Erasmus Days Europako egitasmoaren barruan hainbat jardunaldi egin ditu ikasleekin, Erasmus+ programaren bidez atzerrian ikasteko eta prestakuntza-egonaldiak egiteko aukerak ezagutarazteko. Saioetan, Erasmus egonaldiei buruzko informazioa partekatu da, eta Europako hainbat lurraldetan Erasmus programaren bidez egonaldiak egin dituzten bi ikaslek beren esperientziak eta bizipenak azaldu dizkiete ikaskideei. Ekimenaren helburua da ikasleak nazioarteko…

Read More

2. mailako Administrazio eta Kudeaketako ikasleen bisita Gipuzkoako Ganberara

Urriaren 6an, Administrazio eta Kudeaketako 2. mailako ikasleek, bi irakaslek lagunduta, bisita egin zuten Donostian dagoen Gipuzkoako Ganberara, erakunde hau eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Topaketan zehar, arreta berezia jarri zen gazteei zuzendutako ekimenetan; bereziki, laneratzeari eta ekintzailetzari lotutako programetan, eskaintzen dituzten laguntzetan eta prestakuntza-aukeretan. Bisita oso interesgarria eta probetxuzkoa izan…

Read More

Miguel Altuna, “The Shape of Future Learning” jardunaldian

Aste honetan, Alicanteko IES Cotes Baixesek antolatutako “The Shape of Future Learning” jardunaldian parte hartu dugu. Hezkuntza-espazioen etorkizunaz eta arkitekturak eta diseinuak irakaskuntza- eta ikaskuntza-modu berrietara egokitzeko duten garrantziaz hausnartzeko aukera izan dugu. Jardunaldiaz gain, ACTIU enpresa ezagutzeko eta bertako instalazioak bisitatzeko aukera ere izan dugu. Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroen Sareko kide garen aldetik, esperientzia…

Read More

Mekanizazioko ikasleak Ecenarro eta IAM Cut enpresetan

Urriaren 2an eta 5ean, Mekanizazioko ikasleek IAM Cut eta Ecenarro enpresak bisitatu zituzten. IAM Cuten, elektrohigadura eta ur-txorrotazko fabrikazio-prozesuak ezagutu zituzten; Ecenarron, berriz, hotzeko estanpazioa eta torneaketa-prozesuak. Esperientzia praktikoa eta sektoreko enpresen errealitatea gertutik ezagutzeko aukera bikaina. Eskerrik asko egindako harreragatik!

Read More

Fabrikazio Mekanikoko ikasleak Gehiber eta Lazpiurren

Urriaren 1ean, Miguel Altunako Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko 1. mailako ikasleek Bergarako Gehiber eta Lazpiur enpresak bisitatu zituzten. Bisita hauetan, ikasleek bi enpresen jarduera eta ekoizpen-prozesuak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, eta, horrela, fabrikazio mekanikoaren arloko lan-errealitatera hurbiltzeko eta ikasitakoak praktikan ikusteko aukera izan zuten. Esperientzia hauek oso baliagarriak dira ikasleen prestakuntza osatzeko eta ikastetxearen…

Read More

KA122-VET proiektu berria martxan

Aurten, KA122-VET proiektua onartu digute, eta horri esker, erdi mailako 18 ikaslek astebeteko mugikortasunak egiteko aukera izango dute Europan, esperientzia akademiko eta pertsonal aberasgarriak bizitzeko. Proiektuaren kudeaketa eta garapenerako prestakuntza jasotzeko, irailaren 11n eta 12an Valentzian izan gara. Jardunaldi hauetan proiektuaren kudeaketarekin lotutako hainbat alderdi landu ditugu, datozen mugikortasunak ahalik eta ondoen prestatzeko. Ilusioz eta…

Read More

2026-2027 ikasturterako beka eta laguntzen deialdia zabalik

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzen 2026-2027 ikasturteko deialdia zabalik dago, eta eskaerak irailaren 30era arte aurkez daitezke. Miguel Altunako ikasleek bekari buruzko informazioa jasotzeko edo eskaera tramitatzeko, ikastetxeko idazkaritzara jo dezakete. Ez utzi azken egunera arte! Informazio guztia HEMEN. 

Read More

26/27 ikasturteko aurkezpen eguna

Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikasturte berriaren aurkezpena irailaren 3an, ostegunean izango dugu (Agirrebidea 2 kalea). Talde bakoitzaren aurkezpen ordutegiak, honakoak izango dira: *1.go mailako ikasle taldeen aurkezpenak ARETOAN izango dira ondorengo ordutegian: 10:30ean:  11:30etan:  12:00etan:  *2. mailako ikasleak, 11:00etan IKASTETXEAREN SARRERAn bilduko dira dagokion tutorearekin. * Ziurtagiri profesionaleko ikasleak, irailaren 7an hasiko dute ikasturtea, arratsaldeko 17:00etan,…

Read More

Building Bridges, Boosting Skills: EU Students United in 3D Printing

Miguel Altuna LHIIko lau ikaslek Amsterdamen ospatutako Building Bridges, Boosting Skills: EU Students United in 3D Printing proiektuaren azken fasean parte hartu dute, Santurtziko eta Kroaziako ikasleekin batera. Nova College Beverwijk eta Nova College Techport-en egindako lan saioetan, Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH) oinarritutako diseinuak sortu eta 3D inprimatu dituzte. Amaieran, parte-hartzaile guztiek elkarlanean muntatu dute…

Read More

“Renewable Energy, Renewable Earth”proiektuaren azken txanpa Portugalen

Miguel Altuna Lanbide Heziketa azken egunotan Portugalen izan da, Matosinhosen, RERE (Renewable Energy, Renewable Earth) nazioarteko proiektuaren amaierako jardueretan parte hartzen. Proiektua amaitzear dagoela eta, bazkideak elkartu dira Learning, Teaching and Training Activity (LTT) saioetan, ikasleekin azken pilotajeak egiteko. Lankidetza honen emaitza nagusietako bat energia berriztagarrien simulagailua izango da. Tresnaren azken bertsioa laster egongo da…

Read More