Posts Tagged ‘ikasleak’
Erasmus+ programako ikasleak itzuli dira
Miguel Altuna zentroko 17 ikasle Erasmus+ programan parte hartu dute, Europan 3 hilabeteko egonaldia eginez. Praktikak Polonia, Italia, Txekiar Errepublika eta Portugalen egin dituzte. Esperientzia honek haien prestakuntza profesional eta pertsonala indartu du. Ikasleak dagoeneko itzuli dira.
Read MoreIkas-Fabrika: Ikastea sortzea den lekua
Ikas Fabrikan, Miguel Altunako ikasleek zereginak planifikatzen dituzte, lan taldeak koordinatu eta datuetan oinarrituta lan egiten dute prozesuak etengabe hobetzeko. Pertsonak, teknologia eta antolakuntza elkarlanean aritzen dira, ikasteko modua eraldatuz. Hemen, ikasleek ez dituzte prozesu industrialak soilik ikasten, bizi ere egiten dituzte. Espezialitate desberdinetako profilekin elkarlanean, benetako produkzio-arazoak aztertzen dituzte, enpresa batean bezala. Ikas Fabrika…
Read More“Renewable Energy Renewable Earth” proiektuan aurrera goaz
Martxoaren 23tik 26ra bitartean, RERE (Renewable Energy Renewable Earth) proiektuko taldekide guztiak Istanbulen elkartu ziren berriro, proiektuaren amaierari begirako azken lanak koordinatzeko. Ekainean amaitzea aurreikusten den proiektuak energia berriztagarrien inguruko 21 simulazio-eszenatoki garatu ditu, eguzki plaken eta haize erroten erabileran oinarrituta. Istanbuleko bileran simulazioaren azken xehetasunak ixteaz gain, hurrengo pausua ere zehaztu zen: proba pilotua…
Read MoreNola prebenitu eta hauteman indarkeria ikasgeletan: Hitzaldiak Iñaki Zubizarreta Telleriaren eskutik
Atzo, martxoak 5,bullying-aren prebentzioari eta hautemateari buruzko hitzaldiak izan genituen Miguel Altunako aretoan. Saioak Iñaki Zubizarreta Telleria-k gidatu zituen, gai honetan aditu eta sentsibilizazio lan garrantzitsua egiten duen hizlariak. Hitzaldietan, bullying-aren aurrean nola jokatu eta nora jo azaldu ere. baita gizartean eta ikasgeletan gerta daitezkeen indarkeria egoerak identifikatzeko gakoak landu ziren. Hausnarketarako egokia sortu zen.…
Read MoreMiguel Altunako Peio Romero eta Gorka Domenech ikasleek brontzezko domina lortu dute SpainSkills 2026 txapelketan
Euskal Selekzioak maila bikaina erakutsi du SpainSkills 2026 lehiaketan, guztira 9 domina eskuratuz Testuinguru horretan, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Peio Romero eta Gorka Domenech ikasleek ere Euskadiko selekzioarekin parte hartu dute SpainSkills 2026 Lanbide Heziketako estatuko txapelketan, eta brontzezko domina lortu dute Sistema Robotiko Integratuen modalitatean. Euskal Selekzioak maila bikaina erakutsi du SpainSkills 2026 lehiaketan,…
Read MoreMiguel Altunako ikasleak lan-praktikak eta Erasmus+ esperientziak bizitzera
Datozen asteotan, Miguel Altuna LHIIko 2. mailako 136 ikaslek Debagoiena eta inguruko 78 enpresetan egingo dituzte praktika lanak, ikasgelan ikasitakoa benetako lanpostuan aplikatzeko. Horiez gain, 17 ikaslek Erasmus+ programaren bidez egingo dute 3 hilabeteko egonaldia Europan (Polonia, Italia, Txekiar Errepublika eta Portugal). Era berean, DUAL intentsiboan eta espezializazioetako 65 ikaslek beren heziketa-zikloari edo espezializazioari dagozkion…
Read MoreMiguel Altunako bi ikaslek SpainSkills 2026 lehiaketan parte hartuko dute
Miguel Altuna LHIIko Peio Romero eta Gorka Domenech ikasleek 2026ko SpainSkills Lanbide Heziketako estatuko txapelketan parte hartuko dute, Euskadiko selekzioarekin batera, “Sistema Robotikoen Integrazioa” modalitatean. SpainSkills Espainiako Lanbide Heziketako lehiaketa nagusia da, eta bertan autonomia erkidego guztietako ikasle eta tituludun berriek parte hartzen dute, beren trebetasun tekniko eta praktikoak erakutsiz. Txapelketa honek prestakuntza profesionala balioan…
Read MoreIkasleen nazioarteko mugikortasuna sustatzen jarraitzen dugu
Miguel Altuna Lanbide Heziketan gure nazioartekotzea indartzen jarraitzen dugu, mugikortasun programen bidez ikasleei atzerriko esperientzia profesionalak eskainiz. Nazioarteko mugikortasunak ez du soilik laneratze aukerak hobetzen, baita garapen pertsonala, autonomia eta kulturarteko ikuspegia ere sustatzen ditu. Ikasturte honetan, 17 ikaslek egingo dituzte beraien lan-praktikak Europako hainbat herrialdetako enpresetan, Erasmus+ programari esker. Erdi Mailako zikloetako 6 ikasle…
Read MoreMiguel Altunako ikasleek Erasmus+ praktikak egingo dituzte atzerrian
Aurten ere, Miguel Altuna LHIIko ikasleek Erasmus+ programaren bidez atzerrian egiteko aukera izango dute beren lan-praktikaldian. 2025/2026 ikasturtean guztira 17 ikaslek egingo dute 3 hilabeteko egonaldia Europako hainbat herrialdetan: Esperientzia honek ikasleen gaitasun profesionalak, autonomia eta nazioarteko ikuspegia indartzen lagunduko du, lan-merkaturako prestakuntza aberastuz.
Read MoreZuzendaritzari Laguntza zikloko ikasleek bisita gidatua frantsesez Bergaran
Urtarrilaren 26an, astelehena, Zuzendaritzari Laguntza zikloko ikasleek Bergarako herrian bisita gidatua egin zuten frantsesez. Jarduera hau frantseseko moduluaren baitan kokatzen da, eta helburua da ikasgelan landutakoa praktikan jartzea eta hizkuntza gaitasunak indartzea. Gainera, bisitak tokiko kultura eta ondarea ezagutzeko eta baloratzeko aukera eman zien ikasleei. Eguraldi kaxkarra eta hainbat eraikinetan zeuden obrak gorabehera, esperientzia oso…
Read More