Bisitak
Fabrikazio Automatizatuko sareko Bikaintasun Ikastetxeen topaketan izan gara
Gasteizen hiru egunetako topaketan elkartu dira Fabrikazio automatizatuko sareko Bikaintasun ikastetxeetako ordezkariak. Mercedes-Benz enpresa, SMCko jardunaldi teknologikoa eta gure ikastetxean izateko aukera izan dute. Eskerrik asko eginda harrerengatik.
Read MoreMekatronika Industrialeko ikasleek CAF enpresa bisitatu dute Euskotreneko trenen mantentze-lanak nola egiten diren ezagutzeko
Pasa den ostegunean, urtarrilak 30, Mekatronika Industriala zikloko 2.mailako ikasle eta irakasleak Euskotreneko trenen mantenua nola egiten den ikustera joan ginen Irunera. Mantenu hau egiteaz CAF enpresa arduratzen da, trenak ekoizteaz gain mantentze zerbitzua ere eskaintzen du eta. Bertan, trenen mantentze lanen kudeaketan izan duten eboluzioa azaldu ziguten aurrena, mantentze zuzentzailearekin hasi eta gaur egungo…
Read MoreAmsterdango Nova College zentruko ordezkaritzaren bisita jaso dugu
Amsterdamgo Nova College Lanbide Heziketa ikastetxeko ordezkaritza bat izan genuen bisitan Miguel Altunan, atzo, urtarrialren 29an. Bisitaren helburu nagusia, batez ere, Miguel Altunako instalazio eta ikasketen profila gertutik ezagutzea izan da, etorkizunean ikasleen egonaldiak trukatzeko aukera bideratzeko, gauzak modu egokian planifikatuz. Era berean, bi ikastetxeak proiektu tekniko europear zehatzetan jardundakoak garenez, interesgarria izan da etorkizunerako…
Read MoreIkasturtean ikasitako frantsesa praktikatu eta Bergarako historia ezagutzen
Pasa den ostegunean, urtarrilaren 23an, Zuzendaritzari Laguntza zikloko ikasleek bisita gidatua egin zuten frantsesez Bergarako kaleetan zehar, bertako monumentuak deskubrituz. Bisitaren helburua ikasturtean zehar frantsesez ikasitakoa Bergarako historiara hurbiltzeko erabiltzea izan zen. Ikasleek, oro har, gozatu egin zuten ekitaldiaz.
Read More