Albiste nabarmenduak
Maiatzaren 5ean ATEAK ZABALIK jardunaldia izango dugu
Larunbatean, apirilaren 25ean, Ateak Zabalik jardunaldia egin genuen Miguel Altuna Lanbide Heziketan, eta bisitari ugari izan genituen gure instalazioak eta datorren ikasturterako gure eskaintza ezagutzen. Oraingoan bertaratzeko aukerarik izan ez zuten guztiek beste aukera bat izango dute: Hurrengo Ateak Zabalik jardunaldia maiatzaren 5ean egingo da. Interesa duten guztiei gonbidapena luzatzen diegu gure zentroa gertutik ezagutzera…
Read MoreInternational LCAMP Week & Open Days 2026 Gasteizen
Apirilaren 21etik 23ra bitartean, Gasteizen ospatzen ari dira International LCAMP Week & Open Days 2026 ekimena, Lanbide Heziketa eta Fabrikazio Aurreratuaren arloko nazioarteko topagune gisa. LCAMP proiektuaren baitan, ekimen honek Europako eta nazioarteko adituak biltzen ditu, ezagutza partekatzeko, lankidetza sustatzeko eta prestakuntza aurreratua indartzeko. Egitarauak networking saioak, enpresetara bisitak, nazioarteko hitzaldiak eta fabrikazio aurreratuko tailerrak…
Read MoreEnpresarek, Rural Kutxak eta Miguel Altunak lankidetza hitzarmena sinatu dute
Atzo, apirilak 21, Enpresare, Rural Kutxa eta Miguel Altuna LHII erakundeek lankidetza hitzarmen berria sinatu zuten, tokiko enpresen garapena eta talentuaren sustapena indartzeko. Akordio honen bidez, Miguel Altunako espezializazio ikastaroetako ikasleek aukera izango dute DUAL Intentsiboa egiteko Enpresare sareko enpresetan, Rural Kutxak eskaintzen dituen bekei esker. Ekimenak ikasleen laneratzea errazteaz gain, enpresei profil kualifikatuak gerturatzen…
Read MoreMiguel Altuna LHIIk parte hartuko du LCAMP International Week 2026 ekimenean
Datorren apirilaren 21etik 23ra bitartean, LCAMP proiektuaren baitan antolatutako International LCAMP Week & Open Days 2026 ekimena ospatuko da Gasteizen. Ekitaldiak nazioarteko ikuspegia duen lan-aste trinkoa eskainiko du, Lanbide Heziketako eta Fabrikazio Aurreratuko adituen topagune bihurtuz. Egitarauak jarduera ugari bilduko ditu: Ikastetxeen arteko networking saioak, enpresetara bisitak, nazioarteko hitzaldiak eta fabrikazio aurreratuari lotutako tailerrak. Gainera,…
Read More“Renewable Energy Renewable Earth” proiektuan aurrera goaz
Martxoaren 23tik 26ra bitartean, RERE (Renewable Energy Renewable Earth) proiektuko taldekide guztiak Istanbulen elkartu ziren berriro, proiektuaren amaierari begirako azken lanak koordinatzeko. Ekainean amaitzea aurreikusten den proiektuak energia berriztagarrien inguruko 21 simulazio-eszenatoki garatu ditu, eguzki plaken eta haize erroten erabileran oinarrituta. Istanbuleko bileran simulazioaren azken xehetasunak ixteaz gain, hurrengo pausua ere zehaztu zen: proba pilotua…
Read More“Datorren Gazteria” mahai-inguru arrakastatsua, etorkizuneko talentua eta Lanbide Heziketaren papera ardatz hartuta
Atzo, Noticias de Gipuzkoa egunkariarekin elkarlanean, “Datorren Gazteria” izeneko mahai-ingurua antolatu genuen, Lanbide Heziketak eta enpresek etorkizuneko talentuaren garapenean duten funtsezko papera aztertzeko helburuarekin. Jardunaldia goizeko 9:30etan hasi zen parte-hartzaileen arteko topaketa eta kafearekin, eta ondoren inaugurazio instituzionala egin zen. Bertan izan ziren Eduardo Iribarren (Noticias de Gipuzkoa-ko zuzendaria), Jon Labaka (Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako…
Read MoreMiguel Altunako Fabrikazio Adimenduna espezializazioko ikasleek eta irakasle batzuk BIEMH26 azoka bisitatu dute
Miguel Altuna Lanbide Heziketako irakasle batzuk eta Fabrikazio Adimenduna espezializazioko ikasleek BIEMH26 bisitatu dute egunotan, makina-erremintaren munduko berrikuntzak, Industria 4.0 eta digitalizazioarekin lotutako teknologiak bertatik bertara ezagutuz. Horrelako ekimenek agerian uzten dute Lanbide Heziketaren eta enpresen arteko lankidetza ezinbestekoa dela; izan ere, sektore industrialaren errealitatea ikasgelara hurbiltzea ahalbidetzen dute eta ikasleak enpresa-ehunaren benetako beharretara egokituta…
Read MoreMiguel Altunako Peio Romero eta Gorka Domenech ikasleek brontzezko domina lortu dute SpainSkills 2026 txapelketan
Euskal Selekzioak maila bikaina erakutsi du SpainSkills 2026 lehiaketan, guztira 9 domina eskuratuz Testuinguru horretan, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Peio Romero eta Gorka Domenech ikasleek ere Euskadiko selekzioarekin parte hartu dute SpainSkills 2026 Lanbide Heziketako estatuko txapelketan, eta brontzezko domina lortu dute Sistema Robotiko Integratuen modalitatean. Euskal Selekzioak maila bikaina erakutsi du SpainSkills 2026 lehiaketan,…
Read MoreMiguel Altunako ikasleak lan-praktikak eta Erasmus+ esperientziak bizitzera
Datozen asteotan, Miguel Altuna LHIIko 2. mailako 136 ikaslek Debagoiena eta inguruko 78 enpresetan egingo dituzte praktika lanak, ikasgelan ikasitakoa benetako lanpostuan aplikatzeko. Horiez gain, 17 ikaslek Erasmus+ programaren bidez egingo dute 3 hilabeteko egonaldia Europan (Polonia, Italia, Txekiar Errepublika eta Portugal). Era berean, DUAL intentsiboan eta espezializazioetako 65 ikaslek beren heziketa-zikloari edo espezializazioari dagozkion…
Read MoreMiguel Altunako bi ikaslek SpainSkills 2026 lehiaketan parte hartuko dute
Miguel Altuna LHIIko Peio Romero eta Gorka Domenech ikasleek 2026ko SpainSkills Lanbide Heziketako estatuko txapelketan parte hartuko dute, Euskadiko selekzioarekin batera, “Sistema Robotikoen Integrazioa” modalitatean. SpainSkills Espainiako Lanbide Heziketako lehiaketa nagusia da, eta bertan autonomia erkidego guztietako ikasle eta tituludun berriek parte hartzen dute, beren trebetasun tekniko eta praktikoak erakutsiz. Txapelketa honek prestakuntza profesionala balioan…
Read More