DMG MORI NLX 2500 2nd Generation Miguel Altunan aurkeztu da

Abenduaren 3 eta 4an, Miguel Altuna LHIIk DMG MORIren NLX 2500 2nd Generation tornu berritzailearen aurkezpen berezia hartu dugu. Aukera paregabea izan da DMG MORIren bestseller ezagunenaren azken belaunaldia bertatik bertara ezagutzeko. Ekitaldian Fabrikazio Mekanikoko ikasleek ez ezik, makina-erremintaren sektoreko 60 enpresak eta ia 80 profesionalek ere parte hartu dute. Parte-hartzaileek makina berriak eskaintzen dituen…

Read More

Administrazio eta Finantzetako ikasleak XV Meeting Point País Vasco-n – Garbi SLS enpresa simulatuarekin

2025eko abenduaren 2an, BEC – Bilbao Exhibition Centre-ek hartu zuen XV Meeting Point País Vasco, SEFED sareko enpresa-simulazioaren ekitaldi nagusietako bat. Jardunaldian parte hartu zuten Euskadiko hainbat Lanbide Heziketa zentrok eta ehunka ikaslek, benetako lan-egoerak errepikatzen dituen simulazio-ingurune batean murgilduta. Aurten ere, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Administrazio eta Finantzak zikloko ikasleak ere bertan izan dira,…

Read More

DMG MORI NLX 2500 2nd Generation makinaren aurkezpena Miguel Altunan

Atseginez jakinarazten dizuegu datorren abenduaren 3an eta 4an,  Miguel Altunan prestakuntza zentroan DMG MORIren NLX 2500 2nd Generation makinaren aurkezpen berezia egingo dela. DMG MORIren bestseller-aren azken belaunaldia bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izango da, makina-erremintaren arloko berrikuntza eta eboluzioa lehen eskutik ikusteko. 🕒 Ordua: 11:00 – 13:30📍 Lekua: Miguel Altuna Lanbide Heziketa — Agirrebidea, 2 (Bergara, Gipuzkoa) 👉 IZENEMATEAK: QRaren bidez.

Read More

Lanbidek diruz lagundutako ikastaro berriak Miguel Altunan

Miguel Altuna Lanbide Heziketan Lanbidek diruz lagundutako IKASTAROEN ZERRENDA BERRIA PREST DUGU, bai langileentzako eta baita langabezian dauden pertsonentzako ere, haien gaitasunak hobetu eta lan-aukera berriak zabaltzeko. Formazio-eskaintza honek hainbat arlo profesional hartzen ditu barne, eta gaur egungo lan-merkatuaren beharretara egokituta dago. Ikastaroak doakoak dira, arratsaldez eskainiko dira eta plazak mugatuak dira. IKASTARO ZERRENDA 📅 Izen-ematea…

Read More

Miguel Altuna LHII, berdintasunaren alde Kudeaketa Aurreratuan

Atzo, Emakunde eta Euskalitek antolatutako “Berdintasuna Kudeaketa Aurreratuan: tresnak eta esperientziak (IX)” jardunaldia ospatu zen, Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen baitan. Beste erakunde batzuekin batera, Irati Valencia Miguel Altunako irakasleak, Miguel Altuna Lanbide Heziketako esperientzia aurkeztu zuen: “Begirada kontziente bat, emakumeentzat erakargarria izango den espazio bat eraikitzeko, industria eta STEAM arloetan, lanbide heziketa publikoan.” Ekimen honen…

Read More

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldiak ospatuko dira datozen asteetan

Zientzia eta teknologia kuantikoa ardatz, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldiak ospatuko dira datozen asteetan Bergaran. Urriaren 29tik azaroaren 19ra, erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak edota mahai inguruak eskainiko dira adin guztietarako. Bergarako Udalak, elkarlanean aritu diren eragileekin batera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldien aurtengo egitaraua aurkeztu du Laboratorium Museoan. Bertan, Bergarak historian zehar zientziarekin eta…

Read More

Miguel Altuna partaide den FEX-Fastening Excellence Center Elkartea AFM Clusterrean sartu da

Joan den uztailaren 2an, FEXeko enpresa elkartuek aho batez onartu zuten elkartea AFM Clusterrean sartzea, fabrikazio aurreratuaren sektorea ordezkatzen duen erakundean. FEX (Fastening Excellence Center) errendimendu handiko lotura mekanikoen arloan espezializatutako elkartea da. 2020an sortu zuten, Bergaran, enpresa-talde indartsu batek, sinetsita baitaude lankidetza ezinbestekoa dela enpresa guztientzat etorkizun sendoagoa eraikitzeko. Eskualdean eta, zehazki, udalerrian, enpresa-kontzentrazio…

Read More

Fagor Ederlaneko langileen birkualifikazioa martxan, enpresaren,Miguel Altunaren eta Zubieta Lanbide Eskolaren lankidetzari esker

Fagor Ederlan Taldeko langile talde baten birkualifikazio-prozesua jarri da martxan, enpresaren, Miguel Altuna Lanbide Heziketaren eta Zubieta Lanbide Eskolaren arteko lankidetzari esker. 2025eko urriaren 6tik maiatzaren 26ra bitartean 360 orduko prestakuntza-programa garatuko dute Fagor Ederlaneko langileek. Parte-hartzaileek galdaketa prozesuak, sistema osagarriak, prozesuen gainbegiraketa eta kontrola, eta mekanizazioa landuko dituzte, ikuspegi teoriko-praktiko batetik. Ekimen hau enpresen…

Read More

Tokiko enpresetara bisitak, prestakuntza eta lan mundua uztartzeko

Urtero bezala, Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikasleek hasi dira Bergara eta Debagoieneko enpresak bisitatzen. Bisita hauek aukera paregabea dira ikasleentzat, ikasten ari diren heziketa-zikloari loturiko sektoreko enpresak gertutik ezagutzeko. Horrela, ikasgelan lantzen dituzten edukiak benetako lan-inguruneetan nola aplikatzen diren ikusten dute, eta enpresen egunerokotasuna eta erabiltzen dituzten teknologiak ezagutzeko aukera ere bai. Adibidez, Mekanizazioko 1.…

Read More

Ekinola ekintzailetza jardunaldiak ospatu ziren Miguel Altunan

Pasa den irailaren 25ean, Ekinola ekintzailetza jardunaldiak burutu ziren Miguel Altunan non ikasleek goizean goizetik gaur egungo erronkak landu eta euren proiektuak aurkezteko aukera izan zuten. Jardunaldian, Kontzientziazio Azokaren ideia aurkeztu zuen taldea izan zen irabazlea, 1.000 euroko saria jasoz. Era berean, Mujika burdindegia omendu zuten, 112 urteko ibilbideagatik eta azken urteetan egindako egokitze lanengatik;…

Read More