Berrikuntza
“Renewable Energy Renewable Earth” proiektuaren nazioarteko bilera Danimarkan
RERE proiektuan aurrera jarraitzen dugu eta horregatik elkartu ziren beste behin partaide guztiak, kasu honetan Danimarkako Odensen duela egun batzuk. Aurreikusitako agendaren arabera, bazkideen eszenatoki guztiak berrikusi ziren, falta ziren zatiak identifikatuz eta 3D disenuak eta programazio plana aurkeztuz. Parte hartzen duten kide ezberdinen arteko lankidetza ezinbestekoa da, beraz, ildo horretatik jarraituko da lanean eta…
Read MoreMiguel Altunak CLF 2025ean parte hartuko du artikulu bat aurkeztuz
Miguel Altunak, LCAMP Proiektuan parte hartzeari esker, 2025eko martxoaren 25etik 28ra Stellenbosch-en (Hegoafrika) ospatuko den15th Conference on Learning Factories (CLF 2025) konferentzian parte hartuko du. Ekitaldian zehar, LCAMP Proiektuak WP6ri lotutako bi artikulu aurkeztuko ditu, Miguel Altunak gidatuta eta “Collaborative Learning Factory for Industry 4.0 Technologies Absorption” izenburupean. Artikulu horietako bat Miguel Altunak aurkeztuko du.…
Read MoreLCAMP proiektuan oinarritutako “Learning Factory”-rako bidean EQF5 / EQF6 ikastaroa. Fabrikazio Aurreratuan CoVE.
Prestakuntza ikastaro hau Europako irakasleak gaitzeko diseinatuta dago “Learning Factory” kontzeptua euren irakaskuntza-praktiketan txertatzeko eta ezagutzak ingurune industrialetara transferitzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasun praktikoak eskuratu ditzaten (Erasmus+ Programa trinko konbinatua (BIP)). IKASTAROAREN DATAK Online: martxoaren 25ean . Presentziala: martxoaren 31tik apirilaren 4ra. Online: apirilaren 11n. Prestakuntza ikastaro hau Europako irakasleak gaitzeko diseinatuta dago, “Learning…
Read MoreMiguel Altunako ordezkariak Danimarkan, Lanbide Heziketa eta enpresa eredugarriak gertutik ezagutzen
Martxoaren 10etik 13ra bitartean, Miguel Altunako hiru ordezkari Danimarkan izan dira, Bikaintasun ikastetxeen sarekoekin bertako enpresa eta ikastetxe aurreratuenak bisitatzen. Bisita honen bidez, berrikuntza eta prestakuntza ereduak gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Besteak beste, LEGOren egoitza eta produkzio faktoria nagusia bisitatu dute, non enpresa ikoniko honen fabrikazio prozesuak eta antolaketa ezagutu dituzten. Era berean, GRUNDFOS…
Read MoreEnpresetako DUAL instruktoreei formazioa eskaintzen izan gara
Alberto Larreak, Miguel Altunako Lanbide Heziketa DUALeko instruktoreak, atzo ADEGIk antolatutako formazioan parte hartu zuen atzo, martxoak 13. Saioan, instruktorearen rolaren garrantzia, Euskadiko LH DUALaren garapena eta instruktoreen oinarrizko gaitasunak izan ziren hizpide, besteak beste. Jardunaldia ADEGIk antolatu zuen, CONFEBASKen laguntzarekin, eta lanbide heziketako adituak eta enpresetako ordezkariak izan dira bertan. Eskerrik asko aukera eskaintzeagatik.
Read MoreAutokontsumorako instalazio fotovoltaiko berria daukagu Miguel Altunan
Autokontsumorako instalazio fotovoltaiko berria daukagu Miguel Altuna Lanbide Heziketan. Autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako saialdien programari lotutako proiektuaren bidez, energia berriztagarriko iturriekin, baita bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutakoa ere, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU.
Read MoreRenewable Energy Renewable World nazioarteko proiektuaren topaketa
Gure proiektuko bazkide guztien parte-hartzearekin, nazioarteko topaketa emankor bat izan genuen, urtarrilaren 31n. Bertan, eszenatoki desberdinak, simulazio-diseinuak, eTwinning proiektuaren ezarpena eta LMS plataformaren azpiegitura aztertu genituen. Benetan eskertzen diegu gure bazkideei egindako ekarpen baliotsuengatik eta prozesu hau elkarlanean kudeatzeagatik. Elkarrekin lanean jarraitzen dugu energia berriztagarrien, hezkuntza iraunkorraren eta eraldaketa digitalaren alde.
Read More