Tokiko enpresetara bisitak, prestakuntza eta lan mundua uztartzeko

Urtero bezala, Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikasleek hasi dira Bergara eta Debagoieneko enpresak bisitatzen. Bisita hauek aukera paregabea dira ikasleentzat, ikasten ari diren heziketa-zikloari loturiko sektoreko enpresak gertutik ezagutzeko. Horrela, ikasgelan lantzen dituzten edukiak benetako lan-inguruneetan nola aplikatzen diren ikusten dute, eta enpresen egunerokotasuna eta erabiltzen dituzten teknologiak ezagutzeko aukera ere bai. Adibidez, Mekanizazioko 1.…

Read More

Ekinola ekintzailetza jardunaldiak ospatu ziren Miguel Altunan

Pasa den irailaren 25ean, Ekinola ekintzailetza jardunaldiak burutu ziren Miguel Altunan non ikasleek goizean goizetik gaur egungo erronkak landu eta euren proiektuak aurkezteko aukera izan zuten. Jardunaldian, Kontzientziazio Azokaren ideia aurkeztu zuen taldea izan zen irabazlea, 1.000 euroko saria jasoz. Era berean, Mujika burdindegia omendu zuten, 112 urteko ibilbideagatik eta azken urteetan egindako egokitze lanengatik;…

Read More

RERE proiektuak aurrerapausoak ematen jarraitzen du

Irailaren 22tik 25era, RERE (Renewable Energy Renewable Earth) proiektuko kolaboratzaileak Irlandako Galwayn bildu dira, aurreikusitako ekintzak garatzeko. Bertan izan dira baita ere Miguel Altunako bi irakasle, nazioarteko topaketan parte hartuz. Aurretik, maiatzean, bilera bat egin zen Miguel Altuna Lanbide Heziketan. Orduan, kolaboratzaileek plaka fotovoltaikoei buruz diseinatzen ari diren simulagailuaren lehen probak gauzatu zituzten, hainbat eszenatoki…

Read More

Lanbidek diruz lagundutako ikastaro berriak

Miguel Altuna Lanbide Heziketak Lanbidek %100ean diruz-lagundutako ikastaro berriak eskaintzen ditu, bai langileentzako eta baita langabezian dauden pertsonentzako ere, haien gaitasunak hobetu eta lan-aukera berriak zabaltzeko. Formazio-eskaintza honek hainbat arlo profesional hartzen ditu barne, eta gaur egungo lan-merkatuaren beharretara egokituta dago. Ikastaroak doakoak dira, arratsaldez eskainiko dira eta plazak mugatuak dira. Hauek dira datozen asteotan…

Read More

25/26 ikasturteko aurkezpen eguna

Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikasturte berriaren aurkezpena irailaren 3an, asteazkenean izango dugu (Agirrebidea 2 kalea). Talde bakoitzaren aurkezpen ordutegiak, honakoak izango dira:   *1.go mailako ikasle taldeen aurkezpenak ARETOAN izango dira ondorengo ordutegian: 10:30ean:  Instalazio Elektriko eta Automatikoak (1IE2A). Mekanizazioa (1ME2A). Automatizazioa eta Robotika Industriala (1ARI3A). Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa (1PM3A).  11:15etan:  Administrazio Kudeaketa (1AK2D). Mekanizazioa…

Read More

Gaztetxoak teknologiaren munduan murgilduta, Kanpus Teknologikoan

Ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean, Miguel Altuna LHII-n Kanpus Teknologikoa ospatu dugu, Laboratorium Museoarekin lankidetzan. Bertan, herriko LH5 eta DBH3 arteko gaztetxoek aukera izan dute STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) alorrari lotutako jarduera dibertigarri eta hezigarriak esperimentatzeko. Tailer praktikoen, erronka teknologikoen eta taldeko dinamiken bidez, parte-hartzaileek sormena, jakin-mina eta talde-lana lantzeko aukera izan…

Read More

“Fabrikazioaren bikaintasunerako gakoak” jardunaldi teknikoa

KISTLER, IDEKO, ZOLLER IBÉRICA eta SANDVIK enpresekin lankidetzan Miguel Altuna Lanbide Heziketan jardunaldi teknologikoa izan genuen ekainaren 19an,  enpresa hauek eskaintzen dituzten proposamen teknologikoen berri emateko. Ekitaldi hau enpresetako interes talde desberdinei zuzendua izan zen. Hala, foro presentzial bat zabaldu zen, teknologiaren abantailei eta etorkizuneko profesionalen prestakuntza-beharrei buruz eztabaidatzeko. Workshop praktiko batzuen bitartez dinamizatu zen…

Read More

“eMAkumeak protagonista” jardunaldia: ZTIM arloko emakume ikasle eta irakasleen lana aitortuz

Miguel Altuna Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratuan “eMAkumeak protagonista” izeneko jardunaldia ospatu dugu ekainaren 4an, azken urteotan industriaren alorrean genero-oreka bultzatzeko egindako lana balioan jartzeko eta bide horretan protagonistak diren emakumeei eskerrak eta aitortza publiko bat egiteko asmoz. 2015etik hona, emakumeak industria arlora gerturatzeko hainbat ekimen jarri ditugu martxan gure ikastetxean. Urtez urte, lan horrek fruituak…

Read More

Miguel Altunako talentua EuskoSkills 2025ean: Hiru espezialitatetan podiumean

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak EuskoSkills 2025 txapelketa antolatu du maiatzaren 13tik 15era bitartean, Ficoban (Irun). EuskoSkills Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleen arteko lehiaketa da, eta bere xede nagusia ikasleen gaitasunak eta talentua agerian jartzea da, lanbide-espezialitate ezberdinetan. Txapelketan parte hartzen duten ikasleek euren ezagutzak, trebetasun teknikoak eta lan-ingurune errealetan moldatzeko gaitasuna erakutsi dituzte aurtengo edizioan…

Read More

Miguel Altuna Lanbide Heziketan ZIKLO BERRIA: Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikaria

Miguel Altuna Lanbide Heziketak bere eskaintza akademikoa zabalduko du 2025-2026 ikasturtean Erdi Mailako Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikaria ziklo berriarekin. Sektore teknologikoak gero eta eskari handiagoa du informatika-arloan prestatutako profesionalen beharra, eta ziklo honek horri erantzuten dio. Ikasleek ordenagailuen muntaketa eta konponketa, sistema eragileen instalazioa eta konfigurazioa, sare lokalak eta segurtasun informatikoa bezalako gaiak landuko dituzte,…

Read More