Lanbidek diruz lagundutako ikastaro berriak

Miguel Altuna Lanbide Heziketak Lanbidek %100ean diruz-lagundutako ikastaro berriak eskaintzen ditu, bai langileentzako eta baita langabezian dauden pertsonentzako ere, haien gaitasunak hobetu eta lan-aukera berriak zabaltzeko. Formazio-eskaintza honek hainbat arlo profesional hartzen ditu barne, eta gaur egungo lan-merkatuaren beharretara egokituta dago. Ikastaroak doakoak dira, arratsaldez eskainiko dira eta plazak mugatuak dira. Hauek dira datozen asteotan…

Read More

25/26 ikasturteari hasiera Laboratorium Museoan, bere 10. urteurrenean

Atzo, irailaren 1ean, eman genion hasiera 2025-2026 ikasturteari Miguel Altuna Lanbide Heziketan. Ohi dugun moduan, lehen egunean lankide berriei ongi etorria egin eta Bergara hobeto ezagutzeko aukera izan genuen. Aurten, gainera, Laboratorium Museoa bisitatu dugu, museoak bere 10. urteurrena ospatzen baitu. Ikasleek irailaren 3an, asteazkenean, hasiko dute ikasturtea.

Read More

25/26 ikasturteko aurkezpen eguna

Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikasturte berriaren aurkezpena irailaren 3an, asteazkenean izango dugu (Agirrebidea 2 kalea). Talde bakoitzaren aurkezpen ordutegiak, honakoak izango dira:   *1.go mailako ikasle taldeen aurkezpenak ARETOAN izango dira ondorengo ordutegian: 10:30ean:  Instalazio Elektriko eta Automatikoak (1IE2A). Mekanizazioa (1ME2A). Automatizazioa eta Robotika Industriala (1ARI3A). Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa (1PM3A).  11:15etan:  Administrazio Kudeaketa (1AK2D). Mekanizazioa…

Read More

Automatizazio eta Robotika Industrialeko irakasleak Oporton, ErasmusMobility programari esker

ErasmusMobility programaren bidez, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Automatizazioko hiru irakasle Oporto ingurura bidaiatu dute, etorkizuneko lankidetza aukerak aztertzeko asmoz. Bidaiaren helburua Oportoko Triformis Técnica ikastetxea eta hiru enpresa ezagutzea izan da, ikasleen lan-praktikak antolatzeko eta harreman profesional berriak sendotzeko. Triformis ikastetxea goi-tentsioko instalazioen mantentze-lanetan eta enpresetarako neurrirako formazioan espezializatuta dago. Gainera, irakasleek honako enpresak bisitatu…

Read More

Erasmus+ praktikak atzerrian: 21 ikasle Europako hainbat herrialdetan izan dira

2025eko martxotik maiatz amaierara bitartean, Miguel Altunako 21 ikaslek aukera izan dute beraien lan praktikak Europako herrialde desberdinetan burutzeko Erasmus+ programaren bidez. Portugal, Italia eta Txekiar Errepublikan egon dira, bakoitza bere zikloko ikasketa-esparruarekin lotutako enpresetan. Esperientzia aberasgarria izan da arlo profesionalean zein pertsonalean: Ikasleek lan-munduan jarduteko gaitasunak landu dituzte, eta kultura berriak ezagutzeaz gain, autonomia,…

Read More

Fabrikazio Adimenduna eta Big Data & AAko ikasleen proiektu aurkezpenak Miguel Altunan

Atzo, maiatzak 20, Miguel Altunako Fabrikazio Adimenduna eta Adimen Artifiziala & Big Data espezializazioetako ikasleek enpresetan garatutako proiektuak aurkezteko jardunaldia izan zuten. Ekitaldian aurkeztu ziren 13 proiektuak,  ondorengo enpresetan garatu dira:  Zerbimek, Lacor, Ibili, ULMA Packaging, TTT, Oregi Mekanizatuak, Espytes, Belmek, Tecnosystem, Fagor Automation eta Gureak. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle, irakasle eta enpresa…

Read More

Miguel Altunako talentua EuskoSkills 2025ean: Hiru espezialitatetan podiumean

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak EuskoSkills 2025 txapelketa antolatu du maiatzaren 13tik 15era bitartean, Ficoban (Irun). EuskoSkills Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleen arteko lehiaketa da, eta bere xede nagusia ikasleen gaitasunak eta talentua agerian jartzea da, lanbide-espezialitate ezberdinetan. Txapelketan parte hartzen duten ikasleek euren ezagutzak, trebetasun teknikoak eta lan-ingurune errealetan moldatzeko gaitasuna erakutsi dituzte aurtengo edizioan…

Read More

Arrakastatsua izan da FEXek antolatutako “Hotzeko estanpazioan eta metal gogorraren fabrikazioan dauden joerak” jardunaldia Miguel Altunan

Gaur, maiatzak 15, ospatu da Miguel Altuna LHII-n “Estanpazio Hotzean eta Metal Gogorrean dauden Joerak” izeneko jardunaldi teknikoa, FEX (Fastening Excellence Center) plataformak antolatuta. Bertan, sektoreko hainbat profesional eta industria-arloko enpresetako ordezkariak bildu dira. Jardunaldian zehar, estanpazio hotzaren inguruko azken teknologiak, metal gogorraren aplikazioak eta gaur egungo erronkak izan dira hizpide. Bilerak ezagutza trukerako eta…

Read More

Miguel Altuna Lanbide Heziketan ZIKLO BERRIA: Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikaria

Miguel Altuna Lanbide Heziketak bere eskaintza akademikoa zabalduko du 2025-2026 ikasturtean Erdi Mailako Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikaria ziklo berriarekin. Sektore teknologikoak gero eta eskari handiagoa du informatika-arloan prestatutako profesionalen beharra, eta ziklo honek horri erantzuten dio. Ikasleek ordenagailuen muntaketa eta konponketa, sistema eragileen instalazioa eta konfigurazioa, sare lokalak eta segurtasun informatikoa bezalako gaiak landuko dituzte,…

Read More

ALDAKIN enpresara bisita: Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikasleak robotika eta sistema elektrikoak gertutik ezagutzen

Martxoaren 12an, 1ARID eta 1ARIA taldeetako ikasleek ALDAKIN enpresa bisitatu dute, Robotika eta Sistema Elektriko Neumatikoak, Sistema Sekuentzial Programagarriak eta Robotika moduluarekin lotutako esperientzia aberasgarria izateko.  Bisitan, enpresak robotikaren inguruan dituen instalazioak ezagutu dituzte, baita kuadro elektrikoak nola muntatzen dituzten eta instalazio robotika desberdinak ere. Robot hauekin berrikuntza batzuk egiteko proiektuetan nola ari diren ezagutzeko…

Read More