Jardunaldiak
“Renewable Energy, Renewable Earth”proiektuaren azken txanpa Portugalen
Miguel Altuna Lanbide Heziketa azken egunotan Portugalen izan da, Matosinhosen, RERE (Renewable Energy, Renewable Earth) nazioarteko proiektuaren amaierako jardueretan parte hartzen. Proiektua amaitzear dagoela eta, bazkideak elkartu dira Learning, Teaching and Training Activity (LTT) saioetan, ikasleekin azken pilotajeak egiteko. Lankidetza honen emaitza nagusietako bat energia berriztagarrien simulagailua izango da. Tresnaren azken bertsioa laster egongo da…
Read MoreFabrikazio Adimenduna jardunaldia Miguel Altuna LHII-n
Datorren 2026ko ekainaren 23an, Miguel Altuna LHIIk, HEYBER eta Sandvik Coromant-en lankidetzarekin, “Fabrikazio Adimenduna: Teknologia, datuak eta automatizazioa fabrikazioaren etorkizuna eraldatzeko” jardunaldia antolatu dugu. Jardunaldiaren helburua da fabrikazioaren etorkizuna eraldatzen ari diren teknologia, datu eta automatizazioaren inguruko azken irtenbideak ezagutaraztea. Parte-hartzaileek balio-kate osoan aplikatu daitezkeen tresna eta metodologia berritzaileak ezagutzeko aukera izango dute, ekoizpen-prozesuak optimizatu…
Read MoreFabrikazio Adimenduna espezializazioko ikasleek DUAL proiektuak aurkeztu dituzte
Miguel Altuna LHIIko “Fabrikazio Adimenduna” espezializazio kurtsoaren 2025/2026 promozioko ikasleek euren DUAL egonaldietan garatutako kurtsoko amaierako proiektuak aurkeztu zituzten pasa den ostiralean, maiatzaren 22an egindako jardunaldian. Aurkezpenetan zehar, ikasleek enpresetan egindako egonaldietan landutako proiektuak eta bertan eskuratutako ezagutzak partekatu dituzte. Jardunaldian parte hartu duten enpresen artean egon dira, besteak beste, ELAY, Lazpiur, Goizper, Fagor Ederlan,…
Read MoreLF4VET proiektua: Frantziako Arts et Métiers zentroan izan dugu bilera.
Miguel Altunako lantaldea Frantzian izan da LF4VET (“Learning factories for the pedagogical and digital transformation of VET systems”) proiektuaren baitako bigarren bilera transnazionalerako maiatzak 12 eta 13an. Lehenengo eguneko bilera Cluny hirian kokatutako Arts et Metiers zientzia eta teknologia eskolan izan da. Bertan proiektuaren hurrengo pausuak adosteaz gain beraien tailerrak eta LAB LEAN 5.0 ikasfabrika…
Read More“Bridges5.0 – VET and Industry 5.0” masterclassean parte hartuko dugu
Datorren ostiralean, maiatzaren 15ean, Bridges5.0 webinarrean parte hartuko dugu, Tknikarekin. Saioan, Lanbide Heziketa eta Industry 5.0 izango dira hizpide nagusiak, eta IkasFabrika eredua ere aurkeztuko da, ikaskuntza eta industriaren arteko lotura berritzailearen adibide gisa. Informazio gehiago eta izen-ematea: Bridges5.0 Masterclass – VET and Industry 5.0
Read MoreZubiak eraikitzen. Lanbide Heziketa, aukera gune bat
Miguel Altuna LHIIko ordezkaritzak FPEmpresa erakundeak antolatutako 12. Kongresuan parte hartu du, aurten “Zubiak eraikitzen. Lanbide Heziketa, aukera gune bat” lelopean ospatua. Topaketa honek Lanbide Heziketak gaur egun duen eginkizun estrategikoa azpimarratu du, hezkuntza, enplegua eta gizarte-eragileen arteko loturak indartuz. Bi egunetan zehar, kongresuak hausnarketa eta esperientzia partekatzeko gune izan da, besteak beste, Lanbide Heziketaren…
Read More“Renewable Energy Renewable Earth” proiektuko kideak “Dissemination Day” ekitaldian
RERE proiektua (“Renewable Energy, Renewable Earth”) azken fasean dago eta zabalkundea da une honetako ardatz nagusietako bat. Horren baitan, proiektuko kide guztiak apirilaren 23an Vitoria-Gasteizen elkartu ziren “Dissemination Day” ekitaldian. Topaketa hau International LCamp Week & Open Days 2026 ekimenaren barruan kokatu zen, Tknikak antolatuta.Jardunaldian, “Renewable Energy Renewable Earth” (RERE) proiektuaren azken aurrerapenak partekatu ziren…
Read MoreMaiatzaren 5ean ATEAK ZABALIK jardunaldia izango dugu
Larunbatean, apirilaren 25ean, Ateak Zabalik jardunaldia egin genuen Miguel Altuna Lanbide Heziketan, eta bisitari ugari izan genituen gure instalazioak eta datorren ikasturterako gure eskaintza ezagutzen. Oraingoan bertaratzeko aukerarik izan ez zuten guztiek beste aukera bat izango dute: Hurrengo Ateak Zabalik jardunaldia maiatzaren 5ean egingo da. Interesa duten guztiei gonbidapena luzatzen diegu gure zentroa gertutik ezagutzera…
Read MoreMiguel Altuna LHIIk parte hartuko du LCAMP International Week 2026 ekimenean
Datorren apirilaren 21etik 23ra bitartean, LCAMP proiektuaren baitan antolatutako International LCAMP Week & Open Days 2026 ekimena ospatuko da Gasteizen. Ekitaldiak nazioarteko ikuspegia duen lan-aste trinkoa eskainiko du, Lanbide Heziketako eta Fabrikazio Aurreratuko adituen topagune bihurtuz. Egitarauak jarduera ugari bilduko ditu: Ikastetxeen arteko networking saioak, enpresetara bisitak, nazioarteko hitzaldiak eta fabrikazio aurreratuari lotutako tailerrak. Gainera,…
Read More“Datorren Gazteria” mahai-inguru arrakastatsua, etorkizuneko talentua eta Lanbide Heziketaren papera ardatz hartuta
Atzo, Noticias de Gipuzkoa egunkariarekin elkarlanean, “Datorren Gazteria” izeneko mahai-ingurua antolatu genuen, Lanbide Heziketak eta enpresek etorkizuneko talentuaren garapenean duten funtsezko papera aztertzeko helburuarekin. Jardunaldia goizeko 9:30etan hasi zen parte-hartzaileen arteko topaketa eta kafearekin, eta ondoren inaugurazio instituzionala egin zen. Bertan izan ziren Eduardo Iribarren (Noticias de Gipuzkoa-ko zuzendaria), Jon Labaka (Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako…
Read More